IRSP-ren (Irlandako Mugimendu Errepublikar Sozialista) mezua Patxi Ruiz eta Mikel San Sebastian babesa helarazi nahi die.

Mezu honen bitartez, Murtzian (espainako hegoaldean) gose greban dauden Euskal Preso Politikoei babesa eta indarra helarazi nahi diegu.

Lehendabizi, presoekiko gizalegezko jokabide duin bat espainiako presondegietako agintaritzatik.

Bigarrenez, Euskal Preso guztiak Euskal Herriran egon daitezen.

Azkenik, Euskal Herriko Preso Politiko guztiak amnistiatuak eta askatuak izan daitezen.

Gure mugimendu politikoak, Irlandako Mugimendu Errepublikar Sozialistok, 3 kide galdu genituen 1981garren urtean, INLAko (Askatasun Nazionaleko Irlandar Armada) egindako Gose Grebaren ondorioz-Patsy O’Hara, Kevin Lynch, eta Michael Devine- hil ziren PIRAkeko 7 kamaradekin batera.

Oso gertutik ulertzen dugu familietan, komunitateetan eta mugimendu politikoetan, gose greba batek zer nolako eraginak ekarri ditzakeen. Horregatik, Irlandatik gure babesa, elkartasuna eta maitasun iraultzaile guztia luzatu nahi dizuegu.

Euskal Herria askatu!
Gora Euskal Herria Askatuta!